Arleku     >     Informazioa

Entseatu gira deneri pentsatzen : Lo egiteko tokia, sartze errestasuna, janari eta edariak !
Baliagarri izaiten ahal diren informazio guziak irakurgai ditutzu hemen : Arau ttipiak, kontseilu
eta argibide desberdinak.

Egarriak asetzeko edari desberdinak salgai izanen dira : Ura, jusak, garagardo, kafe, arno…
Besteekin ahalaz partekatzeko !

Zuen tripak hutsak badira, bazkariak eta afariak prestatuko dizkizuegu, baita ere gosari bat larunbatean eta bruntxa igandean !

Dena etxekoa izanen da, tokiko mozkinekin eta ahal bezain biologikoak !

Begetarianoak ere ez ditugu ahazten, zuentzat ere gauzak izanen dira.

Baina obligazioarik ez da, zure piknika ekar dezakezu !

Akanpaleku bat izanen da !
- Agorrilaren 30-tik goiti, ostiralarekin, zure oihal etxea jadanik ezartzen ahalko duzu.
- Larunbat arratsean berant egoiten bazira, zure oihal etxeari pentsatu. Paxkalekuko bidea
bihurgunetsua eta lanjerosa da gauaz. Eta mendian iratzartzea, lagunekin, igande goiz
batez, ez dea plazer hobeagorik ?

APARKALEKUA eta HELTZEKO ERRESTASUNA

Festibaletik hurbil aparkatzen ahalko da.

Festibalerat autoz hurbiltzen ahalko da, baita ere scooter-ez, bizikletez eta oinez.
Ez da garraiorik antolatua izanen lotura egiteko gunearekin. Beraz ez duda autoak partekatzea !
Ahalmen urrikoa bazira, aparkatzen ahalko zira festibalean. Gunea zelai bat da, bainan pentze
natural bat da. Beharrez deitzen ahal gaituzu.
Abereak onartuak dira, bainan haien arteko borroka eta nahas mahasak festibaletik kanpo
utziko ditugu.

Nora?


Fronton de Paskaleku,

chemin de "Gachanto Borda", 64250 Cambo-Les-Bains

PREZIO LIBREAN

Topatopiak moltxa guzieri egokitu nahi duenez, sartzearen ordez festibalaren ateratzea ordaintzen ahalko da prezio librean!

 

Txartelak erosten ahalko dira tokian berean, janari eta edarien erosteko. Kasu, karta urdinik ez dugu hartuko, euro eta euskoak bakarrik :)

 

Nahi baduzu festibalari dohaintza bat egin, dohain kutxak izanen dira ere. 

Topatopia, laguntzaileek osoki antolatzen duten festibala gazte bat da. Ekitaldi horrek segi dezan, artisau eta artisteri parada eman dezagun heien jakitateen partekaarazteko, zure sustenguaren beharra dugu!

EKOLOGIA

Eginahala eginen dugu gauzak ongi egiteko ingurumenaren errespetatzeko : Zikin untzi ainitz, bilketako gaiak erabiliko ditugu festibalaren muntatzeko, baso berriak… Zure aldetik kasu egitea galdeginen dautzugu desmartxa hortan egoiteko !

SARE SOZIALAK

LAGUNTZAILE

Festibala  denboran lagundu nahi bagaituzu, ez duda gure kontaktatzea zure disponibilitateak emateko, muntaketa, asteburua eta desmuntaketarendako. Laguntza guziak hartzen ditugu !

 

Facebook-en, Instagram-en edo mailez topatopia.festibala@gmail.com helbidera.