Arleku     >     Informazioa

INFORMAZIOA

Entseatu gira deneri pentsatzen : Lo egiteko tokia, sartze errestasuna, janari eta edariak !
Baliagarri izaiten ahal diren informazio guziak irakurgai ditutzu hemen : Arau ttipiak, kontseilu
eta argibide desberdinak.

JATEKO

Tokian berean gosari goxo bat proposatua izanen da, baita ere bazkaria eta afaria, tokiko
mozkinak abantailatuz. Begetariano edo barazki jaleak ez ditugu ahanzten eta nahikoa
atxemanen dute !

EDATEKO

Egarriak asetzeko edari desberdinak salgai izanen dira : Ura, Jusak, Garagardo, kafe, arno…
Besteekin ahalaz partekatzeko !

LO EGITEKO

Akanpaleku bat izanen da !
- Agorrilaren 31-tik goiti, ostiralarekin, zure oihal etxea deia instalatzen ahalko duzu.
- Larunbat arratsean berant egoiten bazira, zure oihal etxeari pentsatu. Paxkalekuko bidea
bihurgunetsua eta lanjerosa da gauaz. Eta mendian iratzartzea, lagunekin, igande goiz
batez, ez dea plazer hobeagorik ?

ESTEKAK

BESTERIK

APARKALEKUA

Festibaletik hurbil aparkatzen ahalko da. Aparkalekuaren antolaketa ez da oino finkatua bainan
arrangurarik ez, posible izanen da!

HELTZEKO ERRESTASUNA

Festibalerat autoz hurbiltzen ahalko da, baita ere scooter-ez, bizikletez eta oinez.
Ez da garraiorik antolatua izanen lotura egiteko gunearekin. Beraz ez duda autoak partekatzea !
Ahalmen urrikoa bazira, aparkatzen ahalko zira festibalean. Gunea zelai bat da, bainan pentze
natural bat da. Beharrez deitzen ahal gaituzu.
Abereak onartuak dira, bainan haien arteko borroka eta nahas mahasak festibaletik kanpo
utziko ditugu.

EKOLOGIA

Eginahala eginen dugu gauzak ongi egiteko ingurumenaren errespetatzeko : Zikin untzi ainitz,
bilketako gaiak erabiliko ditugu festibalaren muntatzeko, baso berriak… Zure aldetik kasu
egitea galdeginen dautzugu desmartxa hortan egoiteko !