Arleku    >     Programazioa

2024ko EGITARAU TOPATOPIARRA

Abuztuak 30

19

ak

Irekitze-gaualdia

Arratsaldeko 19ak irian, festibalaren sorpresazko gaualdiaren abiatzea!

Animazioak batzuk prestatuak izanen dira giroan sartzeko…

Jateko eta edateko izanen duzue tokian berean.

Abuztuak 31

10

ak

Tailer partekatuak

Tailer topatopiarrak goizeko 10etan hasiko eta arratsaldeko 5etan bukatuko dira!

6

ak

Ustegabeko gaualdia

5etatik landa: Ustegabeko gaualdiaren hastapena, kontzertuak eta animazioak. Sekretua atxikitzen dugu...taldeen izenik ez duzu ukanen!

Irailaren 1a

11

ak

Igandeko Bruntxa

Argi lo egin ondotik, gelditzen zaizkigun gure indar guziak berriz bildu eta,  igandeko bruntxa proposatzen dizugu !

Bezperako bilana egin eta lasaitu eta gero, prest gira festibalaren bigarren eguna ongi hasteko!

13

ak

Tailer partekatuak berriz abiatuko dira

Egun erdi bat gehiago izanen da, tailerrak hobeki deskubritu ahal izateko.

17

ak

Festibalaren bukaera

 

Ikus arte errateko tenorea etorri da, hariak eta basoak biltzen hasiko gira… heldu den urtera arte!!

2022ko TAILERRAK :

HAUR-BURASO

YOGA TAILERRA

Era ludiko batean, jokoen bitartez eta elgarrekin irri eginez, zuretzat eta zure haurrarentzat diren yoga jarduera eta lasaiketa teknika ezberdinak partekatuko ditugu. Teknika sinple hauek zure egunerokotasunean erabilgarriak izanen dira !

Ekai, Oinutsik Yoga

EUSKAL DANTZA TAILERRA

Giro goxoan, zatoz euskal dantzako pausoen ikastera edo errepikatzera. Gogoen arabera pauso desberdinak partekatzen ahalko ditugu : mutxikoak, « chapeloise » dantza, fandangoa, arin-arina…

- Saioa

Feldenkrais

METODOA DESKUBRITZEA

Feldenkrais metodoa heziketa somatiko praktika bat da. Norberaren esplorazio teknika hau, mugimenduan oinarritua da.

Feldenkrais tailer huntan zuen sensazioer adi egonez eta indarrik gabeko mihaketa ezti batean, zuen mugimendu sorta zabaltzeko eta posibilitate berriak barneratzeko aukera ukanen duzue.

OINARRIZKO AUTO ZAINKETA

Auto baten inguruan elkar gaitezke oinarrizko kontrolak aipatzeko eta konponketa sinpleak egiten entrenatzeko aukera ukanen dugu (errota aldaketa besteak beste).

ZURE DESODORANTEA SORTU

Zure desodorantea egiteko errezeta sinple eta errex bat deskubritzen ahalko duzu, probatua eta baieztatua izan dena. Nahi ez gero, etxetik kutxa ttipi bat ekar dezakezu (erreximenta pote ttikiak idealak dira !).

FELTROZOKO MUS TAPIZEN FABRIKAZIOA

Feltroa josia ez den ehun azkar bat da. Lekuko artilearekin sortuko duzue tailerra hortan, mus tapiza bat egiteko !

TAILERRAK KONPOZTAREN INGURUAN

La Compagnie du compost

-Konpozta

Nola martxan da? Zoin dira konpozt mota desberdinak? Zein dira alderdi teknikoak ( tresna baliagarriak, konpostgailuaren neurriak..)? Nola baliatu konpozta?

-Ene “vermicomposteur”

eraikitzen dut

Talde ttipiez, “vermicomposteur” baten eraikitzea parada ukanen duzue !

KUNGFU

Txinatar arte martzialek garatzen dituzten kalitate zabalen deskrubitzearen bidean, hurbildu taos eta tuishous-ak entseatzera.

KAMELE N’GONI

Harparen soken dardaretan, zure intuizioa segituz gorputza inarrosiko dizun tailerra

BASALANDAREEN DESKUBRITZEA

Paxkalekuko auzoa mia dezagun eta basalandareak antzeman ditzagun! Jangarriak edo toxikoak, sendabelarrak edo Amalurrak horrela utziak, gizakiarendako baliorik ukan gabe, landareak gure betiko lagunak dira. Haiek izendatzea, inguratzen gaituen aniztasuna ikusten ikastea da. Haiek baliatzea, emeki emeki emantzipatzen, autonomia irabazten ikastea da. Haiek infusatzea, sendatzea da.

ULI MUNTAKETA TAILERRA

Adar bat mugitu da

baina munduak espero zuen txoria ez dago,

lainoak etorri dira

baina lurrak desira duen euririk ez du egin,

euli bat jausi da

baina lakuak izkutatzen duen arraina ez da azaleratu.

Honela itxaroten zaitut nik

era guztietako kalkuluak eginez.

Musika entzuten da

baina areto hutsean ez dago dantzaririk,

lurrin gozo bat dabil

baina sagarrondoak ez daude loran,

emakumeekin oheratu naiz

baina bihotzak gordetzen duen irudia ez da desegin.

Honela itxaroten zaitut nik

era guztietako seinaleetan bilatuz.

SAGAR ZUKUTZEA

Zuen sagar jusa edo sagarnoa egiten ikas ezazue eskuko zukugailu bat erabiliz!

Sagar jus dastaketa tokian berean

KONTAKTU-DANTZA

Deva Macazaga-k, Dantza Garaikidean diplomatutako erakaslea eta koregrafoa, CO&CIE DANSE konpainiaren sortzailea, Kontaktu-Inprobisaketari sentsibilizazio-tailer bat proposatzen digu. Denei irekia. 

Iraupena: 45 minutu

ANTZERKI INPROBISAKETA

Edo "presentziaren artea" Kamelekin.

Deskubri ezazue egiaski nor zareten, gogo onez lagundurik, lasaiki eta poz handiz, "garena" jakiteko eta besteei eta gure buruari eskaintzeko

KOMUNIKAZIO EZ-BORTITZARI INIZIAZIOA

TNOP anderea berriz heldu da!

KEBa goxoki bat bezala da, apaindurarik gehitu gabe, bizian, zntzotasunean eta argitasunean oinarriturik!

Komunikazioa hobetzeko, gure barneko bozarekin eta bizoki harremanekin!

TRICKING-A

Andouble-rekin

Tricking-a zirkoa, gimnastika, breakdance-a, dantza klasikoa edota beste borroka-arteak uztartzen dituen borroka-arte bat da. Ukaldiak, sakadak, lurreko proiekzioak, saltoak...teknikak bata bestearen ondotik egiten dira baina ez gira borrokatzen beste borroka-kiroletan bezala. "BATTLE"-ak egiten ohi dira

Kandela

Charlotte-ek bere kandela eder eta poetikoen egiteko teknika eta sekretuak erakutsiko ditu.

Lur gordinezko eraikuntza

Lurra, inguratzen gaituen materia, ttipidanik zapaltzen duguna, biziki ezaguna iruditzen zaigu. Alta, ez ditugu bere erabilera guziak ezagutzen, batez ere eraikuntzaren munduan. Zein lur erabili? Non eta nola gauzatu? Galdera hauen erantzunak ukaiteko, zatoz gai natural hau deskubritzera, lur gordinezko estaldura ekoizteko iniziazio-tailerraren bidez

Karten jokoak

Mus, coinche edo belote jokoetan maite duzu hartzea ? Edo betidanik ikasi nahi zinuen ? Zato gurekin jostatzera edo ikastera !

Karbonari lotuak diren desafioeri lotu !

Ideien gauzatzea bultzatu nahi duen tailer bat da.Beraz gure lurraldearentzat ditutzun ideiak eta proiektuak hemen partekatu edo sortu !

Deskubritu 3 orenez pintada kolektibo bat. Bainan ere nola proiektu egingarriak elgarrekin sortu, eta antolatu, kondutan hartuz eragin, diru eta denbora.


Pour t’inscrire, contacte Julia au 06 09 84 85 35 ou par mail à cette adresse julia.loste@gmail.com​​​​​​​

Arno jastaketa

Zure zentzuak piztu eta jastalari bikaina bilakatu!

 2019ko tailerrak:

 

- Zur zizelkatzea

- Eskuak buztinean

- Esku jokoak

- Lur eta lastozko eraikuntzak

- Arno dastaketa, hori ere ikasten ahal da !

- Komunikazio ez bortitza

- Slackline

- Paletezko sorkuntzak

- Sokorrimendu

- Txirikordak denetan !

- The bambou Yourte

- Munduko dantzak

- Menaiorako produktuak guhaurk egin ditzagun !

- Oihalen etxola

- Tindu ekoizpena

- Ehun-sorkuntza

 

PARTEKATZEA ETA LASAITZEA

Nahiz deskubritzeko, egiteko, ikusteko gauza ainitz izanen diren, gure asmoa da dena modu lasai, trankil batean iragatea.

Egun hori ongizate une bat izan behar da, presarik gabekoa.

Horretarako, NAHI BADUZUE, proposatzen dizuegu zuen mugikorrak festibalaren denboran itzaltzea!

Memento horretan gauza seriosak hasten ahalko dira… :)

2019an EZAGUTU ARTISTAK

Nash

(Marseille)

Mairu

(Euskal Herria)

Oihana

(Euskal Herria)

Sheep & Beer

(Euskal Herria)

Jam' session

Gallerie Lafaillite

(Gironde)

Honky Tonky Trio

(Euskal Herria)

Django

(Euskal Herria)

Alea Lyrique

(Euskal Herria)

Santa Barbara

(Euskal Herria)