TOPATOPIA #3

 

 

2022ko irailaren 2, 3, 4 - Paxkaleku/Kanbo

 

TOPATOPIA : PARTEKATZEA

Topatopia : zer da jadanik ?


👉 Tailer partekatuak dira, larunbat eta igande osoan, goizetik aitzina !

Tailer berri batzuk, beti alde anitzekoak, proposatuak izanen zaizkizu egun osoan (10 :00-18 :00), zure nahitua kausi dezazun ! Egun osoa ukanen duzu obligaziorik ez duzula ohartzeko, baina ez zaitezela beldur izan  aktibitate ezberdinak entseiatzeko (tailerrei buruzko zehaztapenak « egitaraua » atalean).


👉 Ezusteko gaualdiak dira arratsalde bukaeratik goiti, hiru gauetan.

Bai, suspense pixkat atxikitzea gustatzen zaigu, eta joan diren edizioetan bezala, espero dugu zu harritzea😉 


Aurten, Topatopia ostiral arratsean hasiko da, sorpresazko hasiera-gaualdi batekin 🤫 Edateko eta jateko tokian berean !🍻 


👉 « Prezio librean » den festibal da, denak ongi etorriak dira ! Eta bakotxak ahal duena ematen du antolaketa laguntzeko eta artistak ordaintzeko🙏 Kutxak izanen dira festibalean !


👉 Ahal bezainbat tokiko mozkin izango dira zure freskatzeko ostatuan 🍻 eta jantokian 🍴 

Txartelak salgai izanen dira sartzean, kasu ez dugu banku txartela onartzen ! Baina, noski, Euskoak ongi etorriak izanen dira !👍


👉 Kuadro bikain batean iraganen den festibal bat da. 😍 Lehengo bi edizioetan bezala, aurten ere Topatopiak Paxkalekun, Kanbon izateko xantza ukanen du ! Euskal mendittoen gainean, iratze artean eta Larrun mendia bistan ukanen duzue, ilunabarrean…


👉 Eta, bereziki, irribarreak, partekatzea, deskubritzea eta asteburu bikain bat izanen dira !!

EZUSTEKO GAUALDIA

Topaketez betetako egun aberasgarri baten ondotik, mementua izanen da pausatzeko, jateko, entzuteko, dantzatzeko, edo sinpleki… kontenplatzeko !

Sarrera musikal goxo batekin, esperientzia eder bat prestatzen dizugu natura-kuadro bikain honetan.


Espero dugu zu harritzea aurten ere etorraraziko ditugun taldeen eta artisten izenak ez dizkizugu azalduko . Bakarrik informazio batzuk emanen dizkizugu zure kuriositatea pizteko, baina deus ez gehiago…


Inporta zaiguna, beren edukia edota  aurkezteko manerarengatik ezberdinak izanen diren ikusgarriak presentatzea da. Kalitatezkoak, kreatiboak eta orijinalak, zu harritzeko xedea ukanen dute !


Zertaz ari garen jakiteko, zuhaur etorri beharko zira ! Eta, egunean zehar bezala, mugimendua lasaiki segi ezazu…

Beraz, konbetzitua? jakin-mina pizturik? Ni behintzat harat itzuliko naiz, han berean elkar ikusiko dugu!




NORA?

Fronton de Paskaleku, chemin de "Gachanto Borda"

64250 Cambo-Les-Bains